2012/10/02

Marseilla: kultur aniztasunaren hiria


Esan daiteke, Provenzako kapitalak hiri zail eta errebeldearen fama duela. Izan ere, portuak mota guztietako kontrabandoa erakartzen du eta baita klase guztietako pertsonak ere, askotan modu klandestinoan. Mendeetan zehar, jazarpenak, epidemiak eta pobrezia saiheste asmoz ihesi zebiltzanen aterpe izan da Marseilla.
Europan etorkinen biztanleria hazten doan bitartean, Marsellak etorkizunaren zantzuak ematen dizkigu. Are gehiago, kultur aniztasunaren eredu dela kontsidera dezakegu.


Hondartzan, beste inon baino gehiago, elkar erlazionatzen eta nahasten diren komunitate ezberdinak daude. Denborarekin, elkarbizitzen ikasi dutela ematen du. Baina hala eta guztiz ere, oraindik arrazismo handia dago.



National Geographic aldizkariko artikulu batean aipatzen den bezala, La anécdota plantea la pregunta de si Marsella es realmente un ejemplo de armonía cosmopolita o una sociedad al borde del disturbio. La incómoda verdad es que es ambas cosas.”

Hainbat gertakari historikoren ondorioz iritsitako atzerritar biztanleez osatuta dago hiria. 1915 ondoren, esaterako, turkiar genozidiotik alde egindako armeniarrak hasi ziren iristen. 30. hamarkadan, faxismotik ihesi zebiltzan italiarrak kokatu ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ipar Afrikako judutarren etortzea hasi zen. 1962an, Frantziak Argelia, Maroko eta Tunezen kolonien jabe izateari utzi eta milaka “pieds-noirs” iritsi ziren: arraza zuriko hiritar frantsesak ziren, independizatu berri zen Argelia abandonatu zutenak, generazio askotan bertan bizi izandakoak.

Etorkin asko dituen hiri baten arazoa, integrazioari dagokionez, ez da izaten iritsitako lehenengo generazioaren gizarteratzea; beren seme-alaba nahiz bilobak nola egokitzen diren baizik.
http://www.nationalgeographic.com.es/2012/05/25/marsella_crisol_culturas.html

Marseillako arrazismoa egungo arazoa da eta horren adibide da, egunkarian agertutako ondorengo berria: 
iturria: El Pais 2012/09/29

Jarrera arrazistak betiko baztertzeko kultur aniztasuna modu naturalean umetatik bizitzea beharrezkoa da.
Historikoki etorkinen harrera gune nagusia izan den portuak sinbolikoki duen garrantzia dela eta, kultur aniztasunean oinarritutako espazioa proiektatuko da bertan umeen elkarbizitza protagonista izanik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario