2013/06/03

BÔITES RUE

ESTRATEGIA OROKORRA

Bertan jaioko diren ekintza eta erabilerak garai eta une konkretu horretan erabakiko ditu erabiltzaileak berak.Etorkizuneko gizarteari erantzungo dion sistema bat proposatzen da, denboran zehar gehikuntza bidez hazten doana
Sortutako oinarrizko unitate batetik abiatuz, horrek ahalbidetzen dituen konbinaketa ezberdinen bidez konposatuko da.
Espazio publikoa izateak, biztanleria guztiarentzat irekia, irisgarria eta erosoa izatea dakar. Publikoa denez, kolektiboaren ardura da auzolanean berau zaindu, landu eta erabilgarri mantentzea. Belaunaldiz belaunaldi helarazten den ondarea da.

Egungo indibidualismoa gainditu eta aurrez aurreko giza harremanak indartzeko ingurunea sortuko da


PROPOSAMENA


KALEA IREKITZEA_Egungo ingurune eta eraikinen eraldatzea ardatz nagusia eratuz
ERAIKINAK OSATU_Kale izaera indardu eta fatxada berriaren euskarri
IRISGARRITASUNA_kalearen elkartzut diren hiria eta mendiarekiko konexioa
SISTEMAREN INPLANTAZIOA_kalearen perfila andamiaje metalikoz eraikia


KALE BIZIA ERAIKITZEN

Bi eraikinen artean eratuko den espazioak, jaorrizko eraikinen dentsifikazioa gutxitzeaz gain, kaleari beste aurpegi bat erakutsiko diete eta ingurunearen izaera guztiz berritu etorkizuneko sarearen bidea irekiz.
Espazio publiko berria eskaintzen zaio hiriari eta eraikin barneko ekintzak kanpora ateratzeko baliabideak ematen dira;mediterranear klimaz gozatu,giza harremanak indartu eta eraikinaren eta kalearen arteko harremana berrituz.
ANDAMIAJE SISTEMA
Zertxa eta perfil metalikoz osatutako andamiajea.Kalearen albo bietan eraikia,eraikinak euskarri izanik
Bi andamiaje zatien arteko lotura PRATT zertxa bidez. Itxitura egur eta beirazko panelak erabili.z
5x5x3ko moduloak konbinatuz 3 solairu eraiki (+10.00m)
Dans la Boîtes Rue...

BOÎTES RUE_panela


2013/04/23

PALET PUBLIK



Harresia Biziberritzen!



Harresia muga bat izatetik, auzoaren aukera izatera pasa da. Erabilgarri izateko  aurpegi berria eraiki da, bigarren fatxada. Harresi berria, bi solairuko apalategia da, auzokideei eskeinia elkarbizitza sustatzeko.



Era sistematiko batean diseinatu da, bai eraiki baita erabiltzeko ere erraza izango dena. Egitura erregular batean zintzilikatzen diren palet moduloz osatua dago, eta erabiltzaileekberen erara moldatzeko aukera ematen da.
     
 





Apalategiko moduloak hartu, euren artean moldatu, eta pieza desberdinak sortuko dira. Nahiz eta euskarri bera eskeini, bizilagunek euren gauzak gehitu ditzakete, konbinazio ezberdinak sortuz.




Horiek, auzokideen partehartzearekin kalearen izaera denboran zehar aldagarria eta bizia izatea bermatuko dute.

Bigarren fatxada horrek, euskarri bat emango dio,  hirian graffitiek duten garrantziari. Vauban, adin eta jatorri ezberdineko jendearen bilgune izango da, baita generazio eta kultur ezberdinen arteko auzolana sortu ere. 




Harresi berriaren argiztatzeak, gauezko Vaubani ikuspegi berria ekarriko dio.


2013/03/04

1_Vauban abiatzen


Aurre analisian azaldutakoa osatuz orubea are gertuago aztertu da, proposamenaren estrategia edota jarraitu beharreko interbentzio ardatza definitzeko.

Analisi orokor bat eginez, hainbat faktore aztertu dira: Garraio sarea (errepideak, oinezkoen bideak, bidegorriak…); espazio publiko eta berdeguneak; zerbitzu guneak (bulegoak, jatetxeak, tabernak…); hezkuntza sarea.






Hori guztia kontuan hartuta, estrategiaren ildoak finkatu dira.

Mendi izaera babestu eta indartu: erreferentziazko espazio publiko bilakatu.
1_ Egungo erabilera anitzei euskarri fisiko eta soziala ahalbidetu
2_ Espazio publikoen sarea osatu, eremua erdigune bilakatuz
3_Mugak iragazkor bihurtu: harresia, kota aldaketak, eraikin dentsifikatua…
4_ Muinoa hiriko traman barneratu.

Hori guztia nola?
Harresia ibilbide bihurtu, muinoa inguratzen duten errepideak espazio publiko bihurtu, muinoa osatu…






2013/03/03

0_Vauban abiatzen



Proiektuaren tokia eta testuinguruaren inguruko lehen analisi bat burutzeko, lekuaren izaera eta funtzionamendua ulertzea ezinbestekoa da. Oinarrizko kartografia osatzeko bidean, fisikoki ezezik, eremua definituko duten hainbat ekintza eta faktore aztertu dira.; garraio sarea, espazio publiko eta berdeguneak,ematen diren jarduerak...

Bi eskala maila landu dira; bata orokorragoa, hiriarekiko harremana erakutsiko duena eta bigarren bat auzoa irudikatuz.





Eremua hiriaren gainerako zatiekin ondo komunikatua dago,bai erdigune edota portuarekin(hiru kale beherago) nahiz Vauban auzotik haratagoko zonaldeekin. Errepide sare nagusiak hiri tramarekin bat egiten du, trafiko nahiz jende fluxu handienak kale zabalenetan ematen direlarik;portuko eta Bb. de la Corderie hiribideetan. Tartean antolatzen diren kaleak  estuagoak dira, etxebizitzetarako sarbide eta ibilgailu partikularrentzako erreserbatuak, autobus linea gehienak hiribide perimetraletatik igarotzen direlarik.







Bizikletaz irisgarritasuna ere bermatua dago, portutik hasi eta eremua inguratzen duen ibilbidearen bidez.
Oinezkoentzat gunea erabat itxia eta hesitua azaltzen den arren, orubearen kota aldaketak eta harresia gainditzen laguntzen duten sarbide eta eskailera ezberdinak daude perimetro osoan sakabanatuak.





Jardueren luzetarako ardatz bilakatzen da Bb. de la Corderie. Kalean zehar hainbat denda, kafetegi, jatetxe etb .topatu ahal izango dira eta 35.zbkian kokaturiko eraikinean, zerbitzu ezberdinen pilaketa dago bertikalean. Hiribidearen mutur banatan ere gune biziak identifikatzen dira; ezkerraldean dagoen plazatxoa eta epaitegi aurreko enparantza. Berdeguneei dagokionez, eremuaren barne dagoen Jardin de la Colline Puget inguruko handiena eta bakarrenetakoa dela ikusten da.


Eremua hurbilagotik aztertuta, historikoki nahiz  gaur egun hirian duen garrantzia ikusten da eta baita etorkizunerako  eskaintzen dituen aukera eta mugak.

Muinoak hiriarekiko ikuspegi ezinhobea eskaintzen du, leku pribilegiatu bat da, itsasotik pauso batera, Vauban auzo pintoreskoaren abiapuntu da, inguruetako berdegune eta parke bakanetakoa eta hiriko harresi zenaren aztarna bakarrenetakoa gordetzen du.

Honi kontrajarriz, muinoa inguratua, babes egoeran azaltzen da, hermetikoki itxia. Jatorrizko harresiaz gain,  Bb. De la Corderie-ko bulego eraikin  dentsifikatuak harresi berri bat osatuko du. Hauek, orubearen kota aldaketekin batera, muga bisual eta fisiko indartsu bat eratzen dute. Honek espazioa ez erabilgarri  eta baldintzatua(ordutegi, erabiltzaile,jarduera,ekipamendu, babesari etb. dagokionez) izatea dakar, inguruko sare publikotik at geldituz.








Eremuak emandako baliabideak beregatuz, mugak leundu eta espazio publikoen sarea osatu eta berrantolatzearen bidetik emango dira hurrengo pausoak.