Aurre analisian azaldutakoa osatuz orubea are gertuago aztertu da,
proposamenaren estrategia edota jarraitu beharreko interbentzio ardatza
definitzeko.
Analisi orokor bat eginez, hainbat faktore aztertu dira: Garraio sarea (errepideak, oinezkoen bideak, bidegorriak…); espazio publiko eta berdeguneak; zerbitzu guneak (bulegoak, jatetxeak, tabernak…); hezkuntza sarea.
Hori guztia kontuan hartuta, estrategiaren ildoak finkatu dira.
Mendi izaera babestu eta indartu: erreferentziazko espazio publiko bilakatu.
1_ Egungo erabilera anitzei euskarri fisiko eta soziala ahalbidetu
2_ Espazio publikoen sarea osatu, eremua erdigune bilakatuz
3_Mugak iragazkor bihurtu: harresia, kota aldaketak, eraikin dentsifikatua…
4_ Muinoa hiriko traman barneratu.
Hori guztia nola?
Harresia ibilbide bihurtu, muinoa inguratzen duten errepideak espazio
publiko bihurtu, muinoa osatu…



No hay comentarios:
Publicar un comentario