Proiektuaren tokia eta testuinguruaren
inguruko lehen analisi bat burutzeko, lekuaren izaera eta funtzionamendua
ulertzea ezinbestekoa da. Oinarrizko kartografia osatzeko bidean, fisikoki
ezezik, eremua definituko duten hainbat ekintza eta faktore aztertu dira.; garraio sarea, espazio publiko eta
berdeguneak,ematen diren jarduerak...
Bi eskala maila landu dira; bata
orokorragoa, hiriarekiko harremana erakutsiko duena eta bigarren bat auzoa
irudikatuz.
Eremua hiriaren gainerako zatiekin ondo
komunikatua dago,bai erdigune edota portuarekin(hiru kale beherago) nahiz
Vauban auzotik haratagoko zonaldeekin. Errepide sare nagusiak hiri tramarekin
bat egiten du, trafiko nahiz jende fluxu handienak kale zabalenetan ematen
direlarik;portuko eta Bb. de la Corderie hiribideetan. Tartean antolatzen diren
kaleak estuagoak dira, etxebizitzetarako
sarbide eta ibilgailu partikularrentzako erreserbatuak, autobus linea gehienak
hiribide perimetraletatik igarotzen direlarik.
Oinezkoentzat gunea erabat itxia eta
hesitua azaltzen den arren, orubearen kota aldaketak eta harresia gainditzen
laguntzen duten sarbide eta eskailera ezberdinak daude perimetro osoan
sakabanatuak.
Eremua hurbilagotik aztertuta, historikoki nahiz gaur egun hirian duen garrantzia ikusten da
eta baita etorkizunerako eskaintzen
dituen aukera eta mugak.
Muinoak hiriarekiko ikuspegi ezinhobea eskaintzen du, leku pribilegiatu bat
da, itsasotik pauso batera, Vauban auzo pintoreskoaren abiapuntu da,
inguruetako berdegune eta parke bakanetakoa eta hiriko harresi zenaren aztarna
bakarrenetakoa gordetzen du.
Honi kontrajarriz, muinoa inguratua, babes egoeran azaltzen da, hermetikoki
itxia. Jatorrizko harresiaz gain, Bb. De
la Corderie-ko bulego eraikin
dentsifikatuak harresi berri bat osatuko du. Hauek, orubearen kota
aldaketekin batera, muga bisual eta fisiko indartsu bat eratzen dute. Honek
espazioa ez erabilgarri eta
baldintzatua(ordutegi, erabiltzaile,jarduera,ekipamendu, babesari etb.
dagokionez) izatea dakar, inguruko sare publikotik at geldituz.
Eremuak emandako baliabideak beregatuz, mugak leundu eta espazio publikoen
sarea osatu eta berrantolatzearen bidetik emango dira hurrengo pausoak.






No hay comentarios:
Publicar un comentario